XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gilen - Agur, agur! (Apeza eta Laurendi xoko batetan dagoz).

(Gilenek, horien solasaldia ez du segitzen).

Laurendi - Gure Klodina hemen dea?
Apeza - Ez.

Laurendi - Ez baita hemen?
Apeza - Ez, ez.

Laurendi - Atzo hemen zena?
Apeza - Ez.

Laurendi - Herenegun? Apeza - Ez eta ere... Bi hilabete bederen ba du ikustekoa dudala....

Laurendi - Jes, harritzen nauzu... Elizako oihal xuri eta gainerakoak ez ote ditu gure Klodinak antolatzen?.

Apeza - Zuen Klodinak? Ba pentsa! Andere Idak egiten ditu horik guziak.

Laurendi - Baina, baina, ez dut deus konprenitzen
Apeza - Nik ere ez.

Laurendi - Beraz, bi hilabete erran duzu....

Apeza - Bi hilabete, gutienez....

Zaude, zaude... Biziki gehiago ba du....

Ori, bozak geroz ez da hemen izan eta aintzinean ere doi-doia bi edo hiru sar-jalgi....

Laurendi - Hauxe berria... Tronpatzen zara....

Apeza - Ez. Horretaz segur naiz.

Laurendi - Ala... Ai, urdea, ai urde zikin andoila lodia! konprenitzen dut bai orain!.

Apeza - Hobe! Norbaitek bederen.

Laurendi (Oihuz)- Ez da egia. Ez da posible... Gezurrez ari zatekeen....

Apeza - Mintza zaitez gizona....

Laurendi - Gure Klodina....